Kritikak eta Iruzkinak

ederto87 Blokeatutako kontua

ederto87@paperjale.eus

duela  urte 1, 9 hilabete(e)an batu zen

Irakaslea Etxepare lizeoan

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Egoitz Zelaia(r)en Eta galtzen bagara zer? liburuaren kritika egin du

Egoitz Zelaia: Eta galtzen bagara zer? (Paperback, Euskara language, 2016, Elkar) Baloraziorik ez

Eta galtzen bagara zer, Egoitz Zelaia: Arrunt saltzaile txarra naiz. Lerro hauetako ene lana, esku …

Katixa Dolhare-Zaldunbide, Berria, 2016-04-21

Baloraziorik ez

Plazerez irakurri dut aurten ElkarBaionak, Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak eskaini Gazteluma beka lortu duen Egoitz Zelaia hendaiarraren elelabur bilduma, Eta galtzen bagara zer?. Zortzi ixtorio independientez osatu liburua da, bakoitza pertsonaia batetan zentratua: Xune, Robert, Pol, Eira, Ed, Aira, Dana, Must. Sentsibilitate handiz eta umorez ere kondatzen dizkigu Zelaiak zalantzak edo nahigabeak joak dauden protagonista horien bizitzako zatiak, orainaldian edo iraganean, forma narratiboak aldizkatuz —lehen, hirugarren edo bigarren pertsonan ari da narratzailea, batzuetan kronologikoki, bestetan memorian jauzika, hikazko dialogoz osaturiko narrazioak ere tartekatuz. Ixtorio gozagarriak, zinez, errazki irakurriak, ez hain errazki ahantzigarriak.

Haririk badateke ixtorio horien guzien artean, pertsonaia guztiak noraezean galduta edo galtzeko arriskuan daudelako, hau da, ideologia handirik bultzatzen ez dituen horietarik, beren izatea ulergaitza dutenak. Bestela adierazteko, iragana dute sinesmen handiosen borroketan irabazi ala galtzeko obsesioa, eta beren baitara itzuliak dira, beren tirabira intimoak askatzeko lanetan nekez helduz. Joseba Gabilondok Nazioaren hondarrak saiakeran definitu ezaugarri …

(e)k Egoitz Zelaia(r)en Eta galtzen bagara zer? liburuaren kritika egin du

Egoitz Zelaia: Eta galtzen bagara zer? (Paperback, Euskara language, 2016, Elkar) Baloraziorik ez

Eta galtzen bagara zer, Egoitz Zelaia: Arrunt saltzaile txarra naiz. Lerro hauetako ene lana, esku …

Euskadi Irratia, ARRATSEAN saioa, elkarrizketa

Baloraziorik ez

Pertsonaia sorta aurkeztu digu Gaztelumak saritutako liburuan, hainbat gai jorratzeko. Suizidoa. ETAren armagabetzea, ezer egin ez eta susmagarri izatea. Terapiarako idaztea. Droga. Kontzientzia. Mendekua. Bakarrik bizitzeko hautua. Eta galdera bat: horma bat zuriz ala beltzez margotuko zenuke?

www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsean/audioak/osoa/3977518/egoitz-zelaia-arratsean-euskadi-irratianeta-galtzen-bagara-zer-obraz/

(e)k Rita Barrachina(r)en Fedivers liburuaren kritika egin du

Rita Barrachina: Fedivers (Paperback, Katalan language, 2023, Rita Barrachina) 5 izar

Aquest llibre celebra 15 anys d'existència de la federació de mitjans socials lliures i descentralitzats, …

Fedibertsoaren azalpen herrikoia

5 izar

Liburu labur eta zehatz honi esker, fedibertsoaren nondik norakoak ezagutzeko parada izango duzu. Horrekin batera, azken 15 urteotan aurrera atera diren zenbait proiektu ere ezagutzen ahalko duzu. Azpimarratzekoa ere liburuaren baitan aurkitzen ditugun estekak eta erreferentziak.

Zorionak Rita Barrachinari eta "La Fedi"ko komunitateari! Segi dezagun indarrak federatzen!

(e)k Egoitz Zelaia(r)en Eta galtzen bagara zer? liburuaren kritika egin du

Egoitz Zelaia: Eta galtzen bagara zer? (Paperback, Euskara language, 2016, Elkar) Baloraziorik ez

Eta galtzen bagara zer, Egoitz Zelaia: Arrunt saltzaile txarra naiz. Lerro hauetako ene lana, esku …

Iraitz Urkulo, armiarma.eus

Baloraziorik ez

Askori Egoitz Zelaia ez zaie ezezaguna egingo; izan ere, urteak daramatza bertsolaritzaren munduari lotuta, bere dohainak plazaz plaza zein bertso-eskoletan erakutsiz. Oraingoan, berriz, bat-bateko ahozko jardunetik idatzizkora jauzi egin du. Berriki, bere lehen obra aurkeztu du, Eta galtzen bagara zer? izenburukoa. Lanak Iparraldeko gazteen artean literatura sorkuntza sustatzea helburu duen Gazteluma VIII. Literatur Saria eskuratu ondoren ikusi du argia.

Liburua zortzi ataletan banatuta dago, eta horietako bakoitzak pertsonaia baten izena ageri du. Izenak beti pertsonaiaren batekin lotzen badira ere, horiek ez zaizkio beti protagonistari egokitzen. Zaila da ipuin bilduma ala eleberri baten aurrean gauden erabakitzea. Alde batetik, badira zortzi pertsonaien arteko loturak; batzuk bistakoak dira, eta beste zenbait sakonago doaz. Istorioak autonomoak balira bezala irakurriz gero, berezko interesa badutela eta, zentzu osoa izateko osagai nahiko badirela jabeturik, ederki funtzionatzen dutela konturatuko gara. Hala ere, irakurlearentzat erronka handiagoa gerta daiteke atalez atal hariak azaldu ahala lotzen joatea, pertsonaien arteko harremanak josiz, …