RE: https://mastodon.eus/@berria/116247029207723398
Irakurri nahi?
RE: https://mastodon.eus/@berria/116247029207723398
Irakurri nahi?
@blanca_urgell Hara! Ala! Ze interesgarria gaur ere. Araba > Alava jartzea agerikoegia egin zaizu ala beste arrazoiren batengatik ez duzu aipatu?
@oaraola Eskerrik asko!
Ez, ez: adibide mordoa dago eta bururatu zaizkidanak jarri ditut. Ez da hori ere txarra 😉
@blanca_urgell ados!! "Arabatik Arabara" irakurtzean zerbaitek ihes egiten ote zidan susmoa piztu zait eta.
@oaraola Beno: badago zerbait, sakondu nahi izanez gero: Ulibarri argia da, azaldu ditudanengatik, Alaña/Araña orain ere bai, baina gainerakoetan banan-banan erabaki behar litzateke euskaraz l > r gertatu den, eta erdaldunek jatorrizko l gorde duten, ala horrelakoak ugari izanik, erdaldunek r > l bihurketa beren kasa asmatu duten.
Izan ere, euren bihurketa hori euskal aldaketaren "negatiboa" balitz bezala da. Latinez "solum" > gazt. "suelo", eus. "soro" aldaketaz ari naiz.
@oaraola Araba /Álava etimologia ezezagunekoen taldean sartuko nuke
@blanca_urgell @oaraola Hau sorpresa! Enkarterriko #speleo lagunek "Torca de Arañaga" katalogatua dute, Galdamesko mendietan, eta nik, behin baino gehiagotan, "Aranaga" zuzendu izan diet. Orain dakit ezjakina NEU nintzela! 😂
@txikillana @oaraola Beno, etimologo ona ere bai 😂