Itzuli

Oier Araolaza erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@oaraola Beno: badago zerbait, sakondu nahi izanez gero: Ulibarri argia da, azaldu ditudanengatik, Alaña/Araña orain ere bai, baina gainerakoetan banan-banan erabaki behar litzateke euskaraz l > r gertatu den, eta erdaldunek jatorrizko l gorde duten, ala horrelakoak ugari izanik, erdaldunek r > l bihurketa beren kasa asmatu duten.
Izan ere, euren bihurketa hori euskal aldaketaren "negatiboa" balitz bezala da. Latinez "solum" > gazt. "suelo", eus. "soro" aldaketaz ari naiz.