bixerdo (e)k Oihane Amantegi Escribano(r)en Butroeko uso ero liburuaren kritika egin du
Buruaren gaztelua
Ez dakit Errenazimenduan ez ote zen arkitektura pertsonara doitu zela ordura arteko 'Jainko'renera heltzeko asmo hori apur bat baztertuz. Eta ez dakit ezta ere, ez bazen izan garai hartan non pertsonen barruan gertatzen ziren ideiak, jakintzak eta burmuinean meta zitezkeen kontu guzti horiek 'barne-arkitektura' batean biltzearen gogoa eta asmoa ez ote zen piztu (horren inguruko zerbait irakurria nuen baina ezin gogoratu orain non). Kontua da, eleberri-eguneroko-kontakizun honetan Oihanek ez diola bere psikeari nolanahiko etxe ziztrin bat eskaini baizik eta gaztelu oso bat (Butroekoa, hain zuzen).
Durangoko Azokan lortutako liburua (orain bertan enteratu naiz argitaletxea bien arteko abentura dela. Elkarrizketa Xirulirun\">www.youtube.com/watch?v=gWLOXqJudV8">Xirulirun ) egilearen izena irakurtzerakoan Ibaiertzeko ipuinaren egilea izango zela pentsatu nuen baina handik zebilenez (liburuan irudigile dagoen Unai izango zela suposatzen dut orain. Bide batez, oso erakargarriak azala eta barneko irudiak) liburutegiko irakurleentzat sina zezan eskatu nion eta konturatu nintzen beste egile bat zela.