Itzuli

(e)k Frank Herbert(r)en Dune liburuaren kritika egin du (Las crónicas de Dune, #1)

Frank Herbert, Domingo Santos, David Tejera Expósito: Dune (Paperback, gaztelania language, 2021, DeBolsillo (Penguin Random House)) 5 izar

En el desértico planeta Arrakis, el agua es el bien más preciado y llorar a …

Klasikoak berrirakurtzen

5 izar

Ursula K. Le Guinen Oihan hitzean mundua ren itzulpena zela eta (adi Amaia Apalauzak EIZIE aldizkarirako egin zuen artikuluarekin(pdf), euskararan itzulitako zientzia-fikzio liburuen gida ederra baitakar Ursularen aipu ezagunarekin batera( (ea blockquote etiketak balio duen:

Garai latzak datozelarik, beharrezkoak izanen ditugu oraingo bizimoduaren alternatibak ikusteko gai diren idazleen ahotsak, gure gizarte izutuaz eta haren teknologia obsesiboez harago joan eta izateko beste modu batzuk ikusteko gai direnak

Kontua da aspaldi gozamena ekarri zuten lanek oraindik mantentzen dutela 'miragarritasun' puntu hori (neure kasuan behintzat). Ondo gustura berrirakurri ditut Ray Bradburyren Kronika martzianoak zein Philip K. Dicken ardi elektrikoak (bide batez, oso gomendagarria Aritz Gorrotxategik itzuli zituen ipuinak Ordaina liburuan bilduta, zeineri zifian aditua den Iban Zalduak hitzaurrea gehitzen dion) eta egunen batean berriro ekingo diot Margaret Atwooden Zigor Garroren itzulpenari.

Merezi du klasikoetara itzultzea eta Dune honek gozamen handia ekarri du (baina ez saga jarraitzeko bestekoa, gogoa dudanagatik hurrengoak ez zitzaizkidan hainbeste gustatu).