bixerdo (e)k Walter Tevis(r)en Las huellas del sol liburuaren kritika egin du
'Avant la lettre'ko Elon Musk bat
4 izar
Esango nuke zeuzer gertatzen ari dela Walter Tevisen lanen uztiapen-baimenekin ze azkenaldian bere eleberrien (ber)argitalpen ugari ikusten nabil. Bere momentuan liluratu egin ninduen 'El hombre que cayó a la tierra' eta oraintsu Alfaguarak berrargitaratu egin duela ikusterakoan berriro irakurri dut (edizio zaharraren azalean agertzen zen David Bowie galdu dugu baina kanbiora itzulpen eguneratuago bat irabazi).
Pertsonen garapena nola jorratzen zuen gustatu zitzaidan gehien (estralurtarraren soslaia brutala iruditu zitzaidan) eta egungo zifiak agian galdu egin duen ikuspegi humanistiko hori zelan islatzen duen egiten zuen liburua erakargarri.
Impedimenta argitaletxeak asko zaintzen ditu bere argitalpenak eta Tevis argitaratzen hasi zela ikusterakoan (aurretik 'Sinsonte' ere atera du, etxeko egile fetitxe den Jon Bilbaok gaztelaniaratuta) buruz jo nuen berana.
Kontua da liburuko protagonista Elon Musk baten antza guztia duela (Wikipedian begiratu behar izan dut liburua argitaratu zenerako (1983) ze edade izango zuen dagokigun pertsonajeak bere aldrebeskerietan oinarritu ez zela ziurtatzeko) eta horrek eraman nauela pentsatzera ze eragin izan duen munduaren ikuskera anglosaxoi (batez ere iparamerikarra) horrek geroa aurrera eramango duten pertsonen irudikapenean. Apur bat Bradburyk kronika martzianoetan ikusiarazten zigun 'konkista'ren epikotasun horretan moduan gero melankolia zantzu batean itotzen zuena.
'Self made man' eta bere bolizio hutsaren indarrarekin mundua aurrera daraman pertsona bakarraren iruditeriari jarraituz nahiko ulergarria iruditzen zait EM, Altman edo horrelako pertsonaiak sortzea eta biderkatzea. Prozesu baten ondorio logiokoa baino ez dira.
Tira, seudohausnarketa hauetaz aparte, liburua ondo dagoela iruditzen zait baina ez nau guztiz asetu, agian gehiago espero nuen egileaz (edo agian gehiegi liluratu nintzen bere lehen obrarekin eta ez da hainbesterako ze 'Sinsonte'taz ere ez dut ezer gogoratzen)