bixerdo (e)k Patxi Iturregi(r)en Antropozenoaren nostalgia liburuaren kritika egin du
Ez hain zientzia, bai hain fikzioa
Patxi Iturregiren ipuinak asko gustatzen zaizkit. Ez dakit zergatik baina barruko irakurlearekin konektatzen duen zerbait dute. Aurrekoen itsas-adarreko sunda desagertu da hauetan baina hala ere, bere erakarpen-puntua mantentzen dute.
Azalagatik edo zi-fi ipuinak izango zirelakoan nengoen baina ez da hala suertatu, bai, badago batan bat baina hasierako kontakizunetik konturatzen zara egiela ez doala hortik.
Detaile artegagarrien bildumarako; badago ipuin bat (autobusetan maskaren erabilera jorratzen duena) eperdia okertuta utzi ninduena neure oso gertuko bati holako bat bizitzea suertatu zitzaiolako. Ez dakit protagonisten ikuspuntuarekin bat egin ahal izango nukeen. Pandemia garaian batan batek bota zuen modura, ebidentziarik balego bizitza bakar bat salbatzeko ere pailaso sudurra jarri beharko litzatekeela, jarri egingo nukeen.
