Itzuli

(e)k Adania Shibli(r)en Detaile xume bat liburuaren kritika egin du

Adania Shibli, Aitor Blanco Leoz (itzultzailea): Detaile xume bat (Paperback, Jatorriz arabieraz. Euskarara Aitor Blancok itzulI language, 2024, Igela) 4 izar

1948ko arabiar-israeldar gerran zehar zazpiehun mila palestinar baino gehiago izan ziren beren etxetik egotziak. Hondamendi …

Detaileen garrantziaz

Baloraziorik ez

Elegoserako irakurri nuenean gustatu zitzaidan baina aitortu egin behar lehengo zatia agor samarra iruditu zitzaidala, hainbestetan aipatzen diren are pikor horien antzera eztarritik behera. Baina berriro irakurtzean zentzu gehiago hartu diot liburuari, narratzailearen ikuspuntuaren aldaketa atal bakoitzean, kamera batetik begira (edo mira batetik, hartara bagoaz) daukagun hirugarren pertsonaren hizkuntz zehatz, autoritario, lehorretik lehenengo pertsonak adierazten duen subjetibitatera, zalantzetara, iraunkortasunera (hortik ere mapa ofizialetan agertzen ez diren leku-izenak baina gainjarririk erabiltzen duen beste maparena).

Jot Downeko elkarrizketaren batean dioen moduan, liburua hizkuntzaren inguruko hausnarketa bat da, geure buruari gauzak zelan kontatzen dizkiogun inguruko hausnarketa (GAZT.).

Habiapuntua benetan gertatutako jazoera batean oinarrituta bazegoen ere, antisemitatzat hartuta Frankfurteko ferian eman behar zioten sari baten ematea sine die atzeratu dioten liburu oso gogorra baina, aldi berean, oso beharrezkoa Palestinarren azalean sartzeko. Eskertzekoa da literatura garaikidea ere euskaraz irakurtzeko aukera izatea.