bixerdo aipatu zuen Ana Malagon Zaldua(r)en Ez dakit zertaz ari zaren
Ulerkorra izatea eta benetan ulertza ez da gauza bera. Onartzea ez da ulertzea. Saiatzea ez da gauzatzea. Aintzane Iñakiren "gauza hori" ulertzen saiatzen zen, baina onartu besterik ez zuen egiten. Onartzea ez da egokitzea. Aintzaneri guztia pilatu zaio, eta egokitzeko gaitasuna galdu duenean onartzeari utzi dio, eta zein duenez onartu, ulertzeari uko egin dio. Eta ez du saiatu ere egin nahi.
— Ez dakit zertaz ari zaren, Ana Malagon Zaldua (30. orria)
Tremendoa da Ana Malagon, itxuraz soila dirudien baina apur bat harraskatuz zein landuta dagoen konturatzen zaren estiloagaz, egunerokoak diruditen pertsonaiak eta egoerak zein idulita dauden ohartzera eroaten zaitu. Hori bai, graduazio altuko edarien modura, pixkanaka edan beharrekoa.