bixerdo aipatu zuen Oihane Amantegi Escribano(r)en Butroeko uso ero
Gehiegizko analisiak dakartzan odorioak ere sakondu nituen, pentsamenduari behar baino ahalmen gehiago ematea oso arriskutsua izan baitaiteke. Nire ustez, bukletik ateratzea orainari norberak nahi duen esanahia ematean datza: iraganean gerattuako hori ulertzeko beharrak iraganean katetu gaitzake; gelditzen ere ikasi behar dugu. Bizitzaz disfrutatzeko, bizitzan arreta jarri behar.
Liburuaren azken partean egile bien elkarrizketatik ateratako paragrafo honek ondo laburbiltzen du Oihaneri eleberria idaztera bultzatu dion asmoa. Sarritan katramilatu egiten gara gomutapen antzutan eta asko kostatzen zaigu iraganekoak alboratzea eta aurrera jarraitzea.