Itzuli

(e)k Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea)(r)en Gerezi-denbora(r)i buruzko iruzkina egin du

Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea), Montserrat Roig: Gerezi-denbora (Paperback, Euskara language, Consonni) 4 izar

Natàlia Miralpeix, liburun honetako protagonista, bere hirira itzuli da, 1974ko Bartzelonara, Frantzian eta Ingalaterran hamabi …

Uste dut Elegose irakurle taldean proposatu zutela edo horrelako zerbait ze, ospabe, ziurrenik ez nuen liburua eskuetan hartuko. Zer pintatzen dut frankismoaren azken hatsean dagoen burges katalan batzuen kontuak irakurtzen? Eta liburua irakurri osteko niari damutu egingo zitzaion aurrejuzgu honen ildoa jarraituko banu ze, pronostiko guztien kontra, nahiko gustatu zait liburua. Azken aldian irakuritakoen artean gehienetarikoa, agian. Gerorago ikusi dut interneten liburu hau klasiko bat ei dala eta eskoletan irakurtzera derrigortzen dietela ("Bigarren jatorrizko esku-izkribua"rekin batera katalan klasiko bat aurretik jakin barik irakurtzen dudan bigarren aldia). Derrigorrezko irakurketen kontua alde batera utzita (ez da momentua ezta aldartea derrigortasun horrek sortzen duen kalteaz berba egiteko) ez dakit nik ba ikasleei gehiegi erakarriko dien.