benito25 (e)k Iñigo Astiz Martinez(r)en Joemak eta polasak liburuaren kritika egin du
Joemak eta Polasak
4 izar
Liburu hau irakurtzen hasi naizenean ulertzeko zailtasunak izan ditut. Egia da, irakurtzen joan ahala ulermena handitzen joan dela. Diseinuen aldetik oso polita iruditzen zait liburua, marrazkiak oso originalak dira eta poemen ideiak oso argi islatzen dituzte. Haurrak literaturara eta bereziki poemetara hurbiltzen hasteko apur bat zaila dela uste dut, hitz jokoengatik ulermen arazoak izan ditzaketelako. Orokorrean originala eta entretenigarria.