edurne (e)k Telmo Lazakano(r)en Nerabeen Garrasia liburuaren kritika egin du
Nerabeen Garrasia - Osasun mentala aldaketa garaian -
4 izar
Nerabe eta gazteek smartphonarekin egiten duten erabileraren arrazoi eta ondorioak irudikatzeko liburu aparta iruditu zait. Liburuaren irakurketa gainera, guraso eta hezitzaileok hezkuntzan egiten diren hautu teknologikoen neutraltasun ezari buruzko gogoeta egiteko baliagarria izan daiteleeka iruditzen zait.
Biktimismotik urrunduz, argi uzten da liburuan smartphonen erabilera desegokia ez dela gazteen osasun mentala okertzearen erantzule bakarra eta hortaz arazo sistemiko baten ondorio gisa kokatzen du gaia.
Nahiz eta hainbat kontzeptu behin eta berriz errepikatzen diren, oso erraz irakurri eta ulertzen da.