Itzuli

(e)k Nerea Loiola Pikaza egilearen 7G udalekuak irakurtzen amaitu du (Eskapu liburuak, #1)

Nerea Loiola Pikaza: 7G udalekuak (Paperback, Euskara language, 2022, Erein) 5 izar

LIBURU HAU DESBERDINA DA. Istorio honetan gertatuko dena ZURE eskuetan dago. ZU zara protagonista.

Arriskuak, …

Txikitan, «Elige tu propia aventura» liburuak irensten nituen. Ai, zeinen zoriontsua izango nintzatekeen orduan Nerea Loiola Pikazaren 7G udalekuak bezalako liburu batekin! Tira, orain gozatu dut, zeren beti esaten dudan moduan, egon baitaiteke liburu bat irakurtzeko gutxieneko adina, baina sekula ez gehienekoa.

7G Udalekuak aukeratu zure abentura eta scapebooka da; hau da, istorioa aurrera eramateko, momentu batzuetan erabakiak hartu behar dituzu, eta beste batzuetan enigmak ebatzi. Enigmak batez ere logika eta behaketakoak dira, eta istorioarekin zerikusia daukate.

Beno, eta zein da narrazioaren haria? Protagonista, hau da, irakurlea —lehenengo pertsonan dago eta—, 7G izeneko udalekuetara doa. Bertan lagun berriak egingo ditu, eta gauza arraroak gertatzen hasiko dira. Gauza dibertigarriak, misteriotsuak eta arriskutsuak ere bai. Zer eta nola egin, hori irakurtzailearen esku dago. Baina, lasai!, hanka sartuz gero, atzera itzul daiteke eta beste bide bat hartu.

Beste bitxikeria bat da protagonista eta bere lagunek ez dutela genero-markarik, ez dela inoiz aipatzen. Beraz, are errazagoa da pertsonaiekin identifikatzea.

7G udalekuak «Eskapu liburuak» bildumaren lehenengo liburua da. Momentuz, beste hiru argitaratu dira: Azken denbora, AHT – Arrisku Handiko Trena eta Oraire, Nerea Loiolak ere idatziak.