Sandra (e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Amaren eskuak liburuaren kritika egin du
Amaren eskuak guztiz gomendagarria
Amaren eskuak eleberri intimista eta baikorra da, guztiz gomendagarria.Liburua oso erraz irakurtzen da: esaldi laburrak eta elkarrizketaz beteta dago eta. Irakurlearekin berehala konektatzen duenetarikoa da. Liburu honen protagonista Nerea da. Bera kazetaria da eta kanpotik ikusita, bizitza zoragarria du: oso senar jatorra, alaba maitagarria, txikitan espero zuen lana… Egunen batean, ospitaletik dei bat jaso zuen, eta esan zioten ama han zegoela, orientazioa galduta, eta, une horretan, konortea ere bai. Gainera, ez dakite berriro esnatuko den ala ez. Honek guztiak kolokan jartzen du bere bizitza. Aldi berean beste bi pertsonaiaren eskutik konturatuko gara amak eta alabak gaztetan aurrera egin ez zuten amodio-historia bana izan zutela.Iragana eta oraina ondo uztartzen ditu: iraganak maite ditugun pertsonak hobeto ezagutzen eta ulertzen lagunduko digu; orainak, berriz, antzinako gertaera mingarriak konpontzeko aukera emango digu.