Erabiltzailearen profila

Sandra

Sandra@paperjale.eus

duela 6 hilabete, aste 1(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Sandra(r)en liburuak

Ikusi liburu guztiak

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Amaren eskuak kritika egin du

Amaren eskuak (Basque language, 2006, Elkar) 4 izar

Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar …

Amaren eskuak guztiz gomendagarria

Baloraziorik ez

Amaren eskuak eleberri intimista eta baikorra da, guztiz gomendagarria.Liburua oso erraz irakurtzen da: esaldi laburrak eta elkarrizketaz beteta dago eta. Irakurlearekin berehala konektatzen duenetarikoa da. Liburu honen protagonista Nerea da. Bera kazetaria da eta kanpotik ikusita, bizitza zoragarria du: oso senar jatorra, alaba maitagarria, txikitan espero zuen lana… Egunen batean, ospitaletik dei bat jaso zuen, eta esan zioten ama han zegoela, orientazioa galduta, eta, une horretan, konortea ere bai. Gainera, ez dakite berriro esnatuko den ala ez. Honek guztiak kolokan jartzen du bere bizitza. Aldi berean beste bi pertsonaiaren eskutik konturatuko gara amak eta alabak gaztetan aurrera egin ez zuten amodio-historia bana izan zutela.Iragana eta oraina ondo uztartzen ditu: iraganak maite ditugun pertsonak hobeto ezagutzen eta ulertzen lagunduko digu; orainak, berriz, antzinako gertaera mingarriak konpontzeko aukera emango digu.