Kritikak eta Iruzkinak

Salda_Dagobah

Salda_Dagobah@paperjale.eus

duela 5 hilabete, 4 aste(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Cixin Liu egilearen The Three-Body Problem (Remembrance of Earth’s Past, #1) irakurtzen amaitu du (Remembrance of Earth's Past, #1)

Cixin Liu: The Three-Body Problem (Remembrance of Earth’s Past, #1) (2014) 4 izar

The Three-Body Problem (Chinese: 三体; lit. 'Three-Body'; pinyin: sān tǐ) is a science fiction novel …

𝐋𝐮𝐫𝐫𝐚𝐫𝐞𝐧 𝐈𝐫𝐚𝐠𝐚𝐧𝐚𝐫𝐞𝐧 𝐎𝐫𝐨𝐢𝐭𝐳𝐚𝐩𝐞𝐧𝐚, Liu Cixin idazle txinatarrak idatzitako hiru eleberrik osatzen duten zientzia-fikzio bilduma. Trilogia hau 𝐇𝐢𝐫𝐮 𝐆𝐨𝐫𝐩𝐮𝐭𝐳𝐞𝐧 𝐏𝐫𝐨𝐛𝐥𝐞𝐦𝐚 bezala ere ezagutzen da, lehen liburuaren izenburuagatik, eta fisika orbitalaren izen berdineko problemari egiten dio erreferentzia.

#netflix -en seriea estreinatu berri da eta spoilerrik eman gabe esango nuke, istorioak gizateriaren desagerpen-mailako mehatxu baten aurkikuntza azaltzen duela.

Premisa batere berria ez den arren, Liuk era dotorean garatzen du. Errealitatea desitxuratzen duen marko kosmiko honetan, gatazka pertsonal, soziologiko, moral eta filosofiko ugari mahaigaineratzen ditu. Planteamendu oso ilunak dira askotan eta prest egon behar da hauek barneratzeko.

Laburki, azken bi hamarkadetako generoko eleberri arrakastatsuen bezela deskribatu dira, Hugo saria irabazten duen lehen asiar idazlea izanik. Neri behintzat burua hautsi zidaten

Frank Herbert: The Great Dune Trilogy : Dune, Dune Messiah, Children of Dune 5 izar

Dune is a 1965 science-fiction novel by American author Frank Herbert, originally published as two …

Etorkizunean milaka urtetan girotuta, Dune "makina adimentsu" guztiak debekatu dituen zibilizazioaren kronika aurkezten du. Inperio galaktiko honetarako ezinbestekoa da Arrakis basamortu planeta, hau baita Espezia lehengai baliotsuenaren iturri bakarra. Eszenatoki politiko, zientifiko eta sozial sakon honetan, zibilizazioak diziplina mental aurreratuak garatu ditu gainera.

Frank Herbert idazleak 1965an sortu zuen saga eta garai guztietako zientzia-fikzio eleberri ospetsuenetakotzat hartzen da. Nere eleberri gustokoenen artean daude behintzat, hori ziur!

(e)k Xabier Etxeberria egilearen Artxipelagoa irakurtzen amaitu du

Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria Garro, Alex Sanvi (ilustratzailea): Artxipelagoa (Hardcover, Euskara language, 2023, Elkar) 5 izar

Etorkizun ez oso urrun batean, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri gehiena urpean dago, …

"Jarraian entzungo dituzuen istorioak ez dira gertatu... Oraindik..."

Esaldi honek ematen dio hasiera #artxipelagoa podcast distopiko postapokaliptikoari. Bete betean piztu zuen nere interesa eta segituan jakin nuen zerbait berezia izango zela.

Maiz pentsatu izan det euskaraz ia lantzen ez diren gerenoak direla distopia, utopia edo zientza fikzioa oro har. Penagarria benetan, gehien gustatzen zaizkidanak direlako. Artxipelagoari buruz zer esan orduan... ba gogora dezakedan euskal fikzio hoberena dela!!

Komiki modura argitaratu zuten aurreko udaran, baino oso erraz irakurri eta atsegina egiten den formatua bada ere, podcastak irudimen zabalagoa eskeini eta gehiago gustatzen zaidan kutsu ilunagoa dauka.

Benetan Dagomendat

(e)k J.R.R. Tolkien egilearen Silmarillion irakurtzen amaitu du

J.R.R. Tolkien, Christopher Tolkien, Christopher Tolkien: Silmarillion (Hardcover, 2022, HarperCollins Publishers Limited) 2 izar

For the first time ever, a very special edition of the forerunner to The Lord …

Tolkienen lan ezagunenekin batera, Hobbit eta Eraztunen Jauna, Silmarillion mito eta istorio bilduma ospetsua da.

Unibertso honen zalea bazera, liburuak Erdialdeko Lurraldearen historiari buruzko informazio baliotsua eskaintzen du. Hala ere (eta “hala ere” haundia da), oso zaila da irakurtzen!

Besterik gabe, historia liburu baten antzekoa litzateke. Ez du trama bakar bat eta oso-oso pertsonaia ugari ditu. OSO. Zuhaitz genealogikoak eta erreferentziak etengabe berrikusten arituko zera, istorioari zentzua ematen saiatzen zeran bitartean.

Laburki, kafezale amorratuentzat bakarrik egindako liburua (ez da nere kasua).