Itzuli

(e)k Cixin Liu egilearen The Three-Body Problem (Remembrance of Earth’s Past, #1) irakurtzen amaitu du (Remembrance of Earth's Past, #1)

Cixin Liu: The Three-Body Problem (Remembrance of Earth’s Past, #1) (2014) 4 izar

The Three-Body Problem (Chinese: 三体; lit. 'Three-Body'; pinyin: sān tǐ) is a science fiction novel …

𝐋𝐮𝐫𝐫𝐚𝐫𝐞𝐧 𝐈𝐫𝐚𝐠𝐚𝐧𝐚𝐫𝐞𝐧 𝐎𝐫𝐨𝐢𝐭𝐳𝐚𝐩𝐞𝐧𝐚, Liu Cixin idazle txinatarrak idatzitako hiru eleberrik osatzen duten zientzia-fikzio bilduma. Trilogia hau 𝐇𝐢𝐫𝐮 𝐆𝐨𝐫𝐩𝐮𝐭𝐳𝐞𝐧 𝐏𝐫𝐨𝐛𝐥𝐞𝐦𝐚 bezala ere ezagutzen da, lehen liburuaren izenburuagatik, eta fisika orbitalaren izen berdineko problemari egiten dio erreferentzia.

#netflix -en seriea estreinatu berri da eta spoilerrik eman gabe esango nuke, istorioak gizateriaren desagerpen-mailako mehatxu baten aurkikuntza azaltzen duela.

Premisa batere berria ez den arren, Liuk era dotorean garatzen du. Errealitatea desitxuratzen duen marko kosmiko honetan, gatazka pertsonal, soziologiko, moral eta filosofiko ugari mahaigaineratzen ditu. Planteamendu oso ilunak dira askotan eta prest egon behar da hauek barneratzeko.

Laburki, azken bi hamarkadetako generoko eleberri arrakastatsuen bezela deskribatu dira, Hugo saria irabazten duen lehen asiar idazlea izanik. Neri behintzat burua hautsi zidaten