Erabiltzailearen profila

Salda_Dagobah

Salda_Dagobah@paperjale.eus

duela 5 hilabete, 3 aste(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Salda_Dagobah(r)en liburuak

(e)k Dan Simmons egilearen Endymion irakurtzen amaitu du (Hyperion Cantos, #3)

Dan Simmons: Endymion (Paperback, 1996, Bantam Books) 3 izar

The multiple-award-winning SF master returns to the universe that is his greatest success--the world of …

Gizadiaren Hegemonia galaxiako 200 planetetan zehar zabaldu da, Lur planetatik Hegiraren ondoren. Hau guztia Technocore izeneko Adimen Artifizialak eskeinitako Argia Baino Azkarragoa den teknologiari esker izan zen posible.

"Hyperion Kantuak" Dan Simmonsek 1989 eta 1997 artean idatzi zuen lau liburuko bilduma da, bi liburu paretan antolatuta.

Bigarren bi liburuak 274 urte geroago kokatzen dira eta protagonista talde berri baten istorioa kontatzen dute, nahiz eta pertsonaia nagusi batzuk bizirik dirauten nolabait. Interesgarria da seriearen amaiera ikustea, zalantzarik gabe, baino erritmo aldaketa haundia da eta erraz labur litezke liburu bakar batean.

(e)k Dan Simmons egilearen Hyperion irakurtzen amaitu du (Hyperion Cantos, #1)

Dan Simmons: Hyperion (Paperback, 1995, Bantam Spectra) 5 izar

On the world called Hyperion, beyond the reach of galactic law, waits a creature called …

Gizadiaren Hegemonia galaxiako 200 planetetan zehar zabaldu da, Lur planetatik Hegiraren ondoren. Hau guztia Technocore izeneko Adimen Artifizialak eskeinitako Argia Baino Azkarragoa den teknologiari esker izan zen posible.

"Hyperion Kantuak" Dan Simmonsek 1989 eta 1997 artean idatzi zuen lau liburuko bilduma da, bi liburu paretan antolatuta.

Lehenengo bi liburuek Hyperion planetara bidaiatzen duten erromes talde baten istorioa kontatzen dute, nun denboran atzera bidaiatzen duten Denboraren Hilobi misteriotsuak ireki eta izaki beldurgarri bat askatu duten. Zientzia fikziozko generoan ezinbesteko irakurketak dira hauek! Horren erakargarria da istorioa, irakurri eta asteetara oraindik burual nerabilela.

(e)k Nerea Ibarzabal Salegi egilearen Bar Gloria irakurtzen amaitu du (Narratiba, #144)

Nerea Ibarzabal Salegi: Bar Gloria (EBook, Euskara language) 4 izar

Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea …

180 orrialde ingurutan eszenaz eszena familia baten narratiba kontatzen da, 27 ataletan zehar. Irakurketa laburra eta atsegina, egoeren irudikapen indartsuarekin. Baditu pasarte hunkigarri batzuk gainera, eztarrian korapilotxoa sortzerainokoak.

Orokorrean ukitu oso humanoa duen liburua.

(e)k Guillaume Singelin egilearen Frontier irakurtzen amaitu du

Guillaume Singelin: Frontier (Grafito Editorial) 5 izar

Cuando la Tierra se asfixia ante la sobreexplotación de sus últimos recursos, la humanidad se …

“Lurra azken ustiapenekin itotzean, gizadiak eguzki sistemako mugetatik haratago jo du baliabideen bila. Baino noraino eraman gaitzake korporazioen diru-gose aseezinak?”

Zientzia-fikzio abentura grafiko honek, Lurrarekin zuen zilborhestea eten duen espazioko gizarte berri bat erakusten digu Ji-Soo astronomi ingeniariaren bitartez.

Historioaz gain, Guillaume Singelinen marrazkiak izugarriak dira. Mangan inspiratutako diseinu oso originalak, orriz-orri detailez beteak gainera!