Saioa (e)k Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea)(r)en Guillem liburuaren kritika egin du
(iritzia)
Latza. Bidegabekeria, inpunitatea, ustelkeria, zapalkuntza, faxismoa.
Astindu emozional handia izan da niretzat: tarteka liburua alde batera uztekoa. Halako injustiziak ezagunak diren arren, samina ezin da saihestu.
Guillem Agullóren kasua bera interesgarria da, baita idazleak hartu duen bidea, sei kapitulu eta epilogoa. Kapituluetan atal laburrak: senideen ahotsa, lagunena, ezezagunena, "egunkariko" txatalak, txostenen pasarteak, gertaerak... Kronologikoki, baina hariekin puzzlea osatuz. Guztiek osatzen dute kontaketa mingarria.
