Mixi (e)k Alberto Ladron Arana egilearen Xake mate irakurtzen amaitu du
Xake Mate eleberrian kontatzen den istorioa II. Munduko Gerraosteko Alemanian kokatzen da. Bertan, gurpildun aulki bati jositako ume batek bere aita zenaren liburuxka zaharra aurkitu eta irakurketan murgiltzen da. Xake-estrategiak buruzkoa da eta horrek laguntzen dio etxean bakardadean ematen duen denboraldian. Eskola suntsituta dagoenez eta amak lanera joan behar duenez, etxean orduak igarotzen ditu; amak kalera ateratzera bihurtu arte. Bere adineko beste neska-mutilekin erlazionatzeko arazoak dituenez, Maximilian plazako tabernara hurbiltzen da agureek xakean nola jokatzen duten ikustera. Denborarekin bere adineko Angela ezagutu eta xake-partidak jokatzeko aukera izaten du. Idazleak xakearen inguruan herritar batzuk eta haien arteko harremanak deskribatzeko aprobetxatzen du. Pertsonaia bakoitzak bere papera dauka garai hartako eszenatokian, era zuzen eta hunkigarri batean kontatuta. Xake-estrategiaren bitartez ere, genero beltzeko istorio honi bukaera ematen dio.
Estiloa hurbila eta irakurtzeko erraza da. Suspensea pizten duten istorioak gustukoak badituzu, hauxe izan daiteke zurea!