Itzuli

(e)k Begoña Durruty(r)en Eneayz liburuaren kritika egin du

Begoña Durruty: Eneayz (Hardcover, Euskara language, Denonartean) 5 izar

Sorginak Anotzibarren? Aspaldiko kontuak dira hauek, XVI. mendekoak. Aspaldikoak dirudite, baina ez dira hain aspaldikoak …

Beldurgarria

5 izar

Anotzibarren bizi naiz eta Anotzibarko sorgin-ehizaz egin du bere azken lana Bagoña Durrutyk. Irrrikitan nengoen irakurtzeko, eta pozez gainezka heldu diot, nola ez! Zuri-beltzean egin ditu ilustrazioak, eta gogortasun handikoak dira, auzia bezalaxekoak. Textua, berriz, sorgin-auziaren gaztelerazko agirien pasartez lagunduta dator. Narrazio-haria, berriz, euskaraz; eta herritarren arteko elkarrizketak, neurriz ekarritako euskalkian. Oso forma dotorea eta egokia eman dio nire irudikoz. Eta, aldiberean, bortitza eta hunkigarria da, goxoa eta latza, eta beldurgarria. Oso. Niri asko gustatu zait.