Iñigo Ibarra (e)k Iñigo Ibarra Alonso egilearen Aulkipeko sekretuak irakurtzen amaitu du
Nire lehen liburua da eta oso gora-beheratsua da. Hortaz gainera, euskararen edertasuna paperera ekarri nahi horretan, barrokoegia edo kargatuegia idatzi nuen. Lastima. Gaur ez nuke horrela idatziko. Gai eta toki ezberdinei buruz idatzitako artikuluak dira: Etxanoko baseliza, Euskal txerria, Iruñerriko bertso-eskolen sorrera, baserrietako gazta, sex-shopak, Iturrama auzoa eta kooperatibak, fetitxismoa, intsumituen bertsozko epaiketak, Halloweenen antzeko Iruñerriko ospakizunak, Anikotea eta pilotasoroak, Katu taberna, Ezkurrako segalariak...