Erabiltzailearen profila

Libe

Libe@paperjale.eus

duela 6 egun, 22 ordu(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Libe(r)en liburuak

No books found.

(e)k Iñigo Astiz Martinez(r)en Joemak eta polasak liburuaren kritika egin du

Iñigo Astiz Martinez, Maite Mutuberria Larráyoz: Joemak eta polasak (2019, Elkar) 5 izar

Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak …

Gauza serioak

Baloraziorik ez

Joemak eta Polasak ez da poesia-liburu arrunta,ez du errima perfekturik bilatzen, ezta poesia klasikoan murgildu nahi ere. Hori alde batera utzita, jolaserako gonbidapena da. Poema bakoitza zure irakurketa momentua berezia egingo duen pieza txiki bat besterik ez da izango. Poema laburrak dira, bai, baina umorez eta irudimenez beterikoak, eta askotan ustekabean irribarrea aurpegian marraztuko dizutenak.

Hitzekin jolasten du, horien ahoskera eta esanahiez baliatuz, eta horrek sortzen duen jolas hori da, hain zuzen, liburu honen berezitasunetako bat. Maite Mutuberriaren ilustrazioen helburua ez da soilik testua apaintzea, baizik eta hitz eta irudien artean armonia eta elkarrizketa bat sortzea.

Ez da arraroa liburu hau haurrei zuzenduta dagoela pentsatzea, baina egia esan, helduek ere badute liburu hontaz gozatzeko aukera. Bere umore fina, ironia puntuak eta bigarren zentzu hori bilatzea ere esperientzia izan daitekeelako helduentzat.