Itzuli

(e)k Mark Miodownik(r)en Ekaiak badu garrantzia liburuaren kritika egin du

Mark Miodownik, Jose Ramon Etxebarria Bilbao: Ekaiak badu garrantzia (Paperback, Euskara language, 2021, Udako Euskal Unibertsitatea) Baloraziorik ez

(UEUren wegbunetik) Zergatik da beira gardena? Zergatik ikusten da edozein material ikusten dugun itxuran eta …

Gauza txundigarriz inguratuta bizi gara

Baloraziorik ez

Materialen zientziari buruzko liburua. Horrela erranik, beldurra eman lezake, baina Mark Miodownikek modu interesgarrian ezezik, gustagarrian ere egiten du dibulgazio lana. Atal bakoitzean gizakiok sortutako material bati buruz ari zaigu, haren egitura, historia eta ezaugarriak aztertuz. Atal bakoitza deskubrimendu ttipi bat da, ez soilik materialarena, baita Miodowniken kontatzeko modu batena ere. Batean auzoko etxe-orratz baten eraikuntza hartzen du haritzat, bestean film bateko balizko gidoi bat darabil irakurlea harrapatzeko... Gogoz irakurri dut beharbada zenbait ataletan gehiago espero nuen (papera!), baina gehienetan zur eta lur utzi nau kontatzeko zuenak. Ekaiaren historia eta ezaugarriak ezagutzea gure historia eta ezaugarriak ezagutzea dela ulertarazten saiatzen da idazlea, eta nire ustez ederki lortu du. Joxe Ramon Etxeberriaren itzulpen fina ere lagungarri da horretan. Hemendik aitzina ez diet lehen bezala begiratu zementuzko horma zurbilei, jateko baliatzen dudan sardeskari edo arkatzaren puntari. Seinale ona!