Itzuli

(e)k Iñigo Astiz Martinez(r)en Joemak eta polasak liburuaren kritika egin du

Iñigo Astiz Martinez, Maite Mutuberria Larráyoz: Joemak eta polasak (2019, Elkar) 5 izar

Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak …

J!O"E·M$A%K E&T/A P(O)L=A?S¿A*K

5 izar

Zer dira poemak¿ Zer dira jolasak¿ Zer dira joemaz beteriko polasak¿ Zer dira poemik gabeko jolasak edo jolasik gabeko poemak¿ Zer dira jolas poemarioak¿ Eta joema polasdunak¿

Zer da iritzi bat? Zer da iritzirik gabeko liburu bat? Nolakoa da iritzirik gabeko liburu bati buruz dugun iritzi bat? Liburu honek badu nahiko iritzi, orain gurea da iritsi:

Liburua bera jolas bat da, poemaz osaturiko jolas bat. Bertan, oso modu burutsuan aurkezten zaizkigu ukitu umoristiko nabarmena duten poema eta istorio ezberdinak, eta horrexek bilakatzen du liburua jolas erakargarri. Haurrek oso gogoko dute jolasa (eta zeuk, irakurtzen ari zaren helduak ere bai, ez engainatu zeure burua, lagun), baina ikusitakoa ikusita, ez hainbeste poesia. Hori dela eta, aipatutakoa oso liburu erabilgarri eta esanguratsua iruditzen zaigu haurrekin poesia modu alternatibo eta dibertigarrian landu, eta haurrei poesiaren ateak parez pare irekitzeko.

Bertako joemen ukitu umoristikoa dugu honen bereizgarri nagusi, batzuetan egiten gaituzte nahasi, eta besteetan egiten ditugu gauza berriak ikasi, egin behar dugun bakarra da polasean hasi.