Javier Bilbatua aipatu zuen Anjel Lertxundi(r)en Itzuliz usu begiak
Karakterizaziorako tresna eraginkorra da hizkuntza Barojaren liburuetan. Idazleak nabarmen du eleaniztasuna ez zaiola arrotz, elebidunak dira bere istorio askotako pertsonaiak, geografia elebidunetan kokatu zituen nobela dezente: badaki aurpegien edo keinuen edo ibileren deskribapen ederrenek baino askoz ere gehiago konta dezakeela pertsonaien jardun, ohitura, abilezia (edo zailtasun) linguistikoaz aditzera emanez.
— Itzuliz usu begiak, Anjel Lertxundi (101. orria)