Erabiltzailearen profila

Irati Blokeatutako kontua

Iratizubii@paperjale.eus

duela  urte 1(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Irati(r)en liburuak

(e)k Hedoi Etxarte(r)en Izen baten promesa liburuaren kritika egin du (Narratiba, #158)

Hedoi Etxarte: Izen baten promesa (Hardcover, euskara language, Susa) 4 izar

Aitor Etxarte Berezibarren hiletan oihukatutako akats batek —Gora Liga Komunista Iraultzailea!— idazlearen aitaren gaztaroko jendea …

Aberasgarria eta irakurterraza

3 izar

Dolua eta memoria politikoa lantzen dituen liburua.

Asko gustatu zait biak uzartzeko egindako saiakera. Nire aldetik, gehien interesatu nauena momentuan Iruñerrian zegoen testuinguru sozial eta politikoaz gehiago jakitea izan da. Oso interesgarria da egileak, aitaren lagun eta maitaleei egiten dizkien elkarrizketen bidez, aipatzen dituen antolakunde anitz eta ezberdinak (LKI, Liga, maoistak, ikasleen mugimendua..).

Uste dut gure historiaren transmisioa (era erraz batean) dela (nahiz eta gauza dexente egileak berak asmatu dituen) testuingurua zein zen jakiteko aukera ematen digula.

Irakurterraza eta aberasgarria.

(e)k Bibiana Collado Cabrera(r)en Yeguas exhaustas liburuaren kritika egin du

Bibiana Collado Cabrera: Yeguas exhaustas (2023, Pepitas de calabaza) 3 izar

Narratzaile astuna

2 izar

Iruzkin erabat subjektiboa:

Ez zait asko gustatu. Idazteko era izan liteke, edo gaiak berak ere ez nauela asko lotu liburura.

Liburuan neska baten eta bere amaren bizipenak kontatzen dira, langile klaseko emakume modura. Horrela, biek bizitako pasarteak aldizkatzen ditu, konparazioak eta hausnarketak eginez.. Narratzailea (neska protagonista, amaren alaba) oso astuna suertatu zait. Badirudi bere egunerokoa bailitzan idazten duela liburua; hau da, ez irakurleentzako, baizik eta beretzako (desaogo modura uste dut).

Bezterik gabe, ez nuke gomendatuko.