Goikara (e)k Axel Torres egilearen Crónicas balcánicas irakurtzen amaitu du
Oso liburu ona. Hainbat ikuspuntutatik aztertzen du 2013tik 2023ra Kosovoko gatazka, futbola historiara gonbidatuta. Autoreak oso ikuspuntu pertsonaletik lantzen ditu gaiak, balkanetara egindako bost bidaiatan hainbat pertsona ezagunekin Albanian, Kosovon eta Serbian bizitako bizipenak kontatzen ditu. Jugoslavia osteko Balkanetako gatazka interesatzen bazaizu, edo Albania eta Kosovoko futbolaz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, gomendagarria.