Back
Miguel Ángel Mintegi, Luis Alonso: Bi abentura eta amodio bat (Paperback, Euskara language, Alai Argitaletxea) No rating

Pedro, atzerrian ibili eta gero, bueltan dator sorterrira. Gazte joan zen etxetik, eta artean gazte …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

No rating

Misteriozko narrazioa da, ukitu kostunbristak dituena. XVII (edota XVIII) mendean kokatuta dago. Euskal Herriko gazte baten biografiako bi pasarte kontatzen dira, ekintza eta abentura kutsu handikoak. Horregatik liburua bi zatitan banatuta dago: “Lehen zatia”, kronologikoki beranduago gertatzen diren gertakariak kontatzen dituena, eta “Bigarren zatia”, protagonistak haurtzaroa utzi eta gizarteratzeko pausoak ematen dituenekoa, hala lan munduan nola maitasunean.

Nobelaren ardatza dira zintzotasuna, eskuzabaltasuna eta balore humanistikoen gorazarrea, pertsonaia on eta gaiztoen kontrajartzea erabilita. Gertakariek ongia gailentzen dela iradokitzen dute, baina ez esfortzu edota sufrimendurik gabe.

Liburua berrehun orrialdez luzatzen bada ere, bi atalak hainbat kapitulutan banatuta daude (hamabi eta bederatzi, hurrenez hurren), pertsonaia nagusi gutxi daude, bigarren mailakoak ez dira asko, eta kontaketak hari kronologikoa jarraitzen du. Hortaz, irakurketa luze eta erraza dela esan daiteke.