Bekigu (e)k Iñigo Martinez Peña(r)en Pantailen garaipena(r)i buruzko iruzkina egin du (Eztabaida, #45)
Liburu hau aurten atera da. Iñigo Martinez Peña, filosofoa da eta Batxiler irakaslea da. Oso liburu interesgarria da eta, batez, ere zuhurra. Nik erabili dut nire filosofia eskolak prestatzeko. Oso erabilgarria iruditzen zait eskoletarako, adibide ugari erabiltzen dituelako eta pantailen erabilera harremaneta jartzen duelako eguneroko bizitzarekin, hain zuzen ere. Pantailen garaipena oso kontzeptu zabala da (sateliteka, mobilak, GPSa, ordenagailuak, smparthon, fokuak, eskanerrak, digitalizazioa...). Egilearen ustez pantailek filosofiak zituen ardatzak ordezkatu ditu. Digitalizazioaren garaipenan gaudenez, oso liburu aproposa iruditzen zait, alde batetik, gogoeta bultzatzen gaituelako, eta, beste aldetik, filosofiaren ardatzak erakusten dituelako gure egunerokotasunean. Erraz irakurtzen da baina ez dut gomendatzen jarraian egitea, agian kapituloka hobe litzateke.