Behizain (e)k Paul Asensio Millan(r)en Argala liburuaren kritika egin du
Zein ona zen
4 izar
Zein ona zen gure Jose Miguel. Jendea bahitzen zuen, baina zein ondo tratatzen zituen bahituak. Jendea hiltzen zuen, baina ez zitzaion batere gustatzen jendea hiltzea. Zein jatorra, zein zintzoa, zein pertsona ona, berak eman zuen dena guk apur bat eman ez dezagun, edo horrelako zerbait. Autoreek Argalaren alde egindako goraipamen exageratuak alde batera utzita, oso interesgarria da liburu hau, ETAk eta Euskal Herriko mugimendu politikoek 60-70ko hamarkadetan zehar izan zuten bilakaera ulertzeko aukera ematen digu.