Back
Vuelta al país de Elkano (Spanish language, 2022, Libros del K.O.) 5 stars

Herri isolatua uste zena, hala ez dela erakusten duen liburua

5 stars

Badago Goodreadsen liburu honen iruzkin bat honela dioena: "Ander Izagirrek merkatuan egin duen asteroko erosketaren liburu bat idatziko du eta liluragarria izango da". Hemen, Elkanoren munduaren inguruko biraren bostehun garren urteurrena aitzakia bezela hartuta, Elkanoren herriaren, Euskal Herriaren, inguruko bira egiten du. Liburuaren gai nagusia hurrengoa da: mende luzeetan zehar euskaldunak eremu menditsu batean beste herrietatik isolatuak bizi izan direlako errelatoa saldu dute XIX. mendetik gaur egunera arte. Ander Izagirrek, Euskal Herria bizikletan zeharkatuz, kontrakoa erakutsi nahi digu. Euskal Herria itsasora begira bizi izan den herria da, lurrak oso oparoak ez izanik, untzigintzan, balearen ehizan eta merkataritza aritzen ziren, barnealdeko baserriak eta basoak bizimodu hau sustatzera ere egokitu zituztelarik. Anderren beste liburuak bezala, anekdotaz eta bitxikeriez jositako liburua da hau. Batzuk ezagunak, beste batzuk ez hainbeste, eta itxuraz zerikusirik ez daukaten istorioak ederki lotuak daudelarik beraien artean.