Itzuli

(e)k Iñigo Astiz Martinez(r)en Joemak eta polasak liburuaren kritika egin du

Iñigo Astiz Martinez, Maite Mutuberria Larráyoz: Joemak eta polasak (2019, Elkar) 5 izar

Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak …

Balorazioa

5 izar

Liburu hau poema bilduma bat da, haurrentzat bideratuta dauden poemak aurki ditzakegu hemen. Izenburuak erreferentzia egiten duen bezala poema bakoitzak hitz jokoak ditu (errimak aho, korapiloak, humorea...) eta haurrentzat dibertigarria da. Pertsonalki oso baliagarria iruditzen zaigu, haurrekin poemen lanketarekin hasterako garaian umorearekin jokatuz hainbat gogoeta egitera bideratu ditzazkegulako.

Poema bakoitzak bere marrazkia dauka poema horretan agertuko dena errepresentatuz. Istorio bakoitzak haurrentzarako idatzita dago, hala ere haurra ez den gazte zein nagusiek ere irakurtzeko aproposak dira.

Nabarmentzeko beste puntu bat poemen arintasuna izan daiteke. Poemak laburrak direnez, errimekin eta umore puntu horrekin, bilduma honen irakurketa asko errazten du. Arintasunez batetik bestera pasatzeak asko lagundu dezake ikasleekin lan egiterako garaian