Alex (e)k James Griffiths(r)en Speak Not liburuaren kritika egin du
Ez duzu hitzik egingo.
Ingelesezko testua nuen irakurtzeko markatuta, baina gaztelaniazko itzulpena argitaratu berri dut: No Hablaras. Imperio, identidad y la politica del lenguaje. Aukera baliatu dut gaztelaniaz irakurtzeko.
Aspaldian irakurri nuen beste liburu bat ekarri dit gogora: "Aquí se habla", Mark Abley-rena. Estilo bera dute biek. Lan dibulgatiboa, zientifikoa, ondo dokumentatua, baina arina, gustura irakurtzeko modukoa. Nola lortzen dute? Idazkera egokitu egiten dute, kronika periodistikoaren estilora hurbiltzeko; kapitulu bakoitza istorio batekin hasi; protagonistei garrantzia eman eta haien buruan sartu (zer pentsatzen zuten, euren motibazioak...) Kontua ez da den-dena jaso zen moduan azaltzea, baizik eta istorio partzialen bidez, historiaren ikuspegi osoa ematea.
Hainbat hizkuntzen prozesuak deskribatzen ditu, gertukoak eta urrunak... baina den-denak pentsatu baino ezezagunagoak. Horietako hiru sakontasunez aztertzen ditu (Galesera, hawaiiera, txinako kantonera) eta besteok... transizio moduan, afrikanerrera, esperantoa, hebreera., yidia
Apunte batzuk (bitxikeriak):
- Galesera. Ba al zenekiten galeseraren aldeko borroka desobedientzia zibilez eta baita borroka armatuaz ere zipristindua izan dela? Nik ez, Gaur egungure artean puri-purian dauden ideia batzuk bertan ageri dira indar handiz gurean baino askoz urte lehenago: lurraldetasuna, arnasguneak, arnasguneak bizirik irautearen dimentsio politiko eta ekonomikoa...
- Afrikannersera apartheidaren hizkuntza izan zen. Agian horregatik hartu zuen ingelesak pisu gehiago: edozer hobea, afrikannersen nagusitasuna baino. Denbora behar izan da gauzak bere lekura eramateko. Gaur egun hiztun beltzak dira hizkuntza defendatzen dutenak.
- Desagertzetik oso-oso hurbil egon zen hizkuntza da Hawaiiera. Ia suntsitu egin zuten eskolak izan dira berpizkundearen moterea.
- Txina oso belgierantea da hizkuntza gutxituekin. Kantonera hizkuntza handia eta prestigiozkoa izan da, baina gaur arriskutan dago.
- Bada yidisharen eta hebreeraren arteko hizkuntza-gatazka moduko bat, oinarri politikoak dituena. Yidisha da, gaur egun, ezkerraren hizkuntza.
Iruditu zait hizkuntzaren eta boterearen arteko loturak dezente ondo aztertzen dituela,