Itzuli

(e)k Eneko Bidegain Aire(r)en Bichta éder liburuaren kritika egin du

Eneko Bidegain Aire: Bichta éder (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. …

Irakurketa ederra, Iparraldeko "taupada" hartzeko

5 izar

Bat Aitortu egin behar dut kosta zaidala engantxatzea. Jakin badakit hori gertatzen zaidanean, gehienetan, arazoa ez dela liburua, kontzentratzeko gaitasuna baizik. 100 orrialde inguru joan dira, haria hartu dudanerako. Hori bai... hartu dudanean, primeran!

Bi Askotariko gaiak: kazetaritza, etxebizitza, espekulazioa, militantzia, gerra zikina, Arjel, gerra zibila, eskuin muturra, ekologia, laborantza, twitter... Gai guzti-guztiak ondo landuta. Koktel ederra! Horrez gain, istorioak erritmo ederra du; sinisgarria da; tentsioa mantentzen du... Bikaina!

Hiru Enekori egindako elkarrizketa bat entzun dut irratian. Oso ondo deskribatzen du liburu baten konplexutasuna. Kontua ez da ekintzak kontatzea eta pertsonaiek ekintza horietan zein parte duten azaltzea. Kontua da, pertsonaiak definitu ondoren, horien gorabeherak ere kontatu behar direla, ekintzekin erabat lotuta ez badaude ere. Horrek espazio behar du, eta liburua "potolotu" egin daiteke. Arrazoi du, bai horixe!

Lau Beti egin zait deigarria Iparraldeko militantzia-moldea. Enekok lurzaindia mugimendua aipatu du. Gehiago ere okurritzen zaizkit niri. Portzierto... liburua irakurtzen egon naizen egun bertsuetan Jakin aldizkariak antolatu duen "Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak" ikastaroaren bideoak ikusten egon naiz. Bada hitzaldi bat Iparraldeko militantziaz hitz egiten duena, Txomin Poveda soziologia doktoreak emandakoa. Mundiala iruditu zait. Liburuaren osoagarri ederra izan daitekeela uste dut. Youtuben ikus-entzun daiteke, BerriaTB kanalean.

Bost Gustatu zait "pentsamendu prefabrikatua" kontzeptua: "pentsamendu prefabrikatuak gidatzera uzten baduzu zure burua, pasa zaitezke XXXX oihukatzetik Espainiako aurrekontuen alde bozkatzera, natural-naturala balitz bezala...". Aipuak badu malaletxe puntu bat, baina zer pentsatua ematen du.

Sei Liburuaren soinu bandari dagokionez, ni neu hiru abestirekin geratu naiz. -Hotel Kalifornia, Anje Duhalderen ahotsean: www.youtube.com/watch?v=KUubDFj0tto -El Rossinyol abesti katalandarra. Nik neuk "Segoviako ihesa" filman ezagutu nuen. Horri buruzko artikulu bat hemen: eibar.org/blogak/mendiguren/185 -Urkoren "non nintzen ni" abestia, 2zio taldearen ahotsean, hemen: www.youtube.com/watch?v=RcpCpG9PUuk

Laburbilduz... bikaina!