Alex (e)k Jon Arretxe(r)en Zenbaki gorriak liburuaren kritika egin du (Toure saga, #11)
Touré Bartzelonan
4 izar
Bost egunetan irakurri dut liburua. Gustura. Touré detektibearen sagako lehen liburua irakurrita nuen soilik. Telesaila ikusita ere bai. Ez dakit hori ona den ala ez, baina baldintzatu egiten du neurri batean: ezin saihestu liburuan ere aktorearen aurpegia ikustea.
Eszenarioa zertzeko erabiltzen dituen gaien eta irudien gaurkotasunak harritu nau: turismoaren inguruko gatazka Bartzelonan (teleberrietan ikusi ditugun irudiak, manifestariek turistei ur-pistolekin "erasotzen" zietenean); amnistia-legeari buruzko hika-mikak, eskuin muturraren gorakada, droga berrien sarrera...
Iruditzen zait lehen liburutik hona Touré pertsonajea asko aldatu dela. Agian merezi du erdiko liburuak esploratzea. Bigarrena eta hirugarrena podcast formatuan daudela ikusi dut. Aukera bat izan daiteke. www.eitb.eus/eitbpodkast/aisia-fikzioa/audioliburuak/toure/
Liburuaren amaierari buruzko espolerrik ez dut inon ikusi. Neuk ere ez dut egingo, baina ez nuen espero.
Laburbilduz... ongi! Gustura!