Alex (e)k Lide Hernando(r)en Izotz ura liburuaren kritika egin du
Musika eta literatura
4 izar
Gustatu zait liburua... musikaz ari da, baina beste kontu asko lantzen ditu, nola edo hala: adiskidetasuna, harremenen konplexutasuna, garai bateko gaztetxeetako giroa, desalojoak, arrakasta izatea zer den... Noiz edo noiz liburua utzi behar izan dut, aipatzen ari zen abestia interneten bilatzeko... Gustatzen zait irakurtzeko modu hori.
Liburuan protagonistek Sam Cookeren abesti bat kantatzen dute euskaraz: “A change is gonna come”. Okurritu zait litekeena zela abesti hori benetan euskaraz izatea... “Iritsiko da aldaketa”. Ez. Ez dut topatu.
Azken aldi honetan beste hainbaten ahotsean entzun dudan afera aipatzen du liburuak: naturaltasunaren izenean, gaztelaniaz ere kantatzen hasi dira hainbat talde edo kantari gazte. Lehen aldiz Gorka Urbizuri entzun nion, diska berriaren aurkezpenean. Baina Lideren liburua lehenagokoa da.
Hile honetan askotan gogoratu dut LIHER taldea (LI-de HER-nando). Oihaneder Euskararen Etxeari "gero arte" esateko eman zuen kontzertua gogoratu dut sarri. Nork esango zuen "betirako agur" bihur zitekeela. GASTEIZ ANTZOKIA BEHAR DUGU, ORAIN!
Egia esan, liburuarekin batera Lide bera ere ederki ezagutu dut hil honetan:
- Lore Hostoak podkasterako Libek eman zuen elkarrizketa entzun dut (kasik bi ordu, aproposa larunbat goiz bateko korrikaldirako).
- Niko Etxartekin eta Pettirekin Bidegurutzean programarako grabatu zuen saioa ere ikusi dut. Bitxia! www.youtube.com/watch?v=emJ8It0nde4
- Iker Laurobarekin eta Klara Mendizabalarekin egindako proiektua gogoratu dut: “SOS Kantak Arriskuan” . Kapitulotxoren bat berrikusteko aprobetxatu dut. Dena den... ez nekien abesti guztiak diska formatuan zeudela spotify-n.
- Banekien proiektu berri batean sartuta zegoela: Bele. Diskaren aurkezpen-abestia entzuna nuen "olio ipurdia". Liburu irakurtzen ari nintzen bitartean jakin dut diska osoa kaleratu duela. Lanerako joan-etorrietan lagundu dit.
- Idazle gisa ere ezagutu dut, Berria egunkariko zutabearen bidez. Uste dut hemendik aurrera gehiagotan irakurriko dudala.