Itzuli

(e)k Nora Salbotx Alegria(r)en Hezitopia liburuaren kritika egin du

Nora Salbotx Alegria: Hezitopia (Paperback, Euskara language, Txalaparta) 5 izar

Herri bat hezitzailea dena. Hezkuntza bera zaintza gisa hartzen duena, eta zaintzari adiera hezitzailea aitortzen …

Heziguneen utopia

Baloraziorik ez

Bada hainbat liburu da ekotopiaz hitz egiten dutenik; gutxiako hezitopiaz. Amaierako "ipuinak" hezitopiaren egunerokotasun bat erakusten du. Aurretik, atalez atal, egunerokotasun horren atzean dauden ideia eta oinarri ideologiak xehatzen dituela iruditu zait: zaintza, gorputza eta emozioak erdigunean jartzea, feminismoa, euskal kurrikulua, jolasa, elikadura burujabetza, teknologia burujabetza, esperantzaren pedagogia...

Ideia asko eta ezagunak egiten zaizkidan erreferente asko: Kollontai, Ibai Atutxa, Maite Asensio, Gustavo Duch, Umberto Eco, Silvia Federici, Jule Goikoetxea, Marina Garcés, Alba Garmendia, Jule Goikoetxea, Donna Haraway...

Bereziki deigarri egin zait jolasari buruz egiten duen apologia (agian egun hauetan horretaz lantxo bat egitea egokitu zaidalako). Jolasaren balioaniztasuna defenditzen du; jolaskak balio asko biltzen baititu: balio kognitiboa, balio psikomotorea, balio intelektuala, balio soziala, balio kulturala, balio linguistikoa, balio afektibo eta emozionala, balio proiektiboa, balio politikoa, balio autotelikoa... Urte hauetan kolokan egon diren aisialdiko hezitzaile horiek guztiak izan ditut buruan.

Azken elkarrizketa horretan proposatu duen abestia geratu zait buruan jiraka:

Ikusten da porturik? Ez dugu ikusten
baina imajinatzen dugu.
Imajinatzen dugu eta haruntz goaz arraunean.

Ziur aski utopiari buruz inoiz kantatu den metaforarik ederrena.