Itzuli

(e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Morlans liburuaren kritika egin du

Xabier Mendiguren Elizegi: Morlans (Paperback, Euskera language, Elkar) 5 izar

Donostian, 1991ko abuztuaren 17an, Aste Nagusiko larunbat goizean, Guardia Zibilak inguratu egin zuen Morlans auzoko …

Laburregia, agian...

Baloraziorik ez

(1) Laburra. Laburregia. Arratsalde bakar batean irakurtzeko moduko liburua. Istorioa kontatu baino zirriborratu egiten du. Hari-mutur asko falta direlako sentsazioarekin geratzen zara. Esango nuke horixe dela nobelaren gakoetako bat... istorioa perfilatu eta hutsuneak nabarmendu. Esan baino, iradoki. Gustatu zait.

(2) Garai batean, menditik bueltan, sarritan gelditzen ginen Ormaetxearen tabernan. Oso gogoan dut Blancaren irudia. Iñaki hilobiratu zutenean, harako bidean abiatu ginen, baina goardi zibilaren kontrola zegoen Gasteizko irteeran. 100 bat pertsona egongo ginen bertan, industriagune batean, geldirik. Berandu iritsi ginen. Jendea hilerritik herrirako bidean zihoan horrezkero. Ez dut gogoratzen gero ekitaldian egon izana... Bai gogoratzen dut gerora Iñakiren etxean jarri zuten plaka: "no entregaremos la plaza de Urbina". Gogoan dut ere, urte askoan, ikurriña bat egon zela Urbinako eliz-dorrean.

(3) Siete hombres al amanecer filma apuntatu dut ikusi beharrekoen zerrendan