Itzuli

(e)k Marina Garcés(r)en Ciudad Princesa liburuaren kritika egin du

Marina Garcés: Ciudad Princesa (2018, Galaxia Gutenberg) 4 izar

Subjektu kolektiboak

4 izar

Oso liburu zaila da laburtzeko. Oro har, saiakera autobiografikoa eta filosofikoa da. Egileak bere esperientzia politikoa partekatzen du, 1996an Bartzelonako Zinema Printzesa desalojatu zutenetik 2017ko urriaren 1eko Kataluniako erreferendumera arte. Oroitzapen pertsonalak eta gogoeta filosofikoak nahasten ditu, hainbat konturi buruz hitz egiteko: Bartzelonako eraldaketa, turismoa, gizarte-mugimenduak, demokraziaren krisia, neoliberalismoa eta subjektu politikoa. Hiru mugarri ezartzen ditu: Zinema Printsesaren desalojoa, Kataluniako plazaren akanpada M15ean, eta Erreferendumaren inguruko mobilizazioak. Horietako bakoitzean subjektu kolektiboa ("gu anonimo bat") nola sortzen den aztertzen du, eta "mugarri" horien artean gertatu den guztiaz egiten du gogoeta.

Tartean... azpimarratutako ideia ugari. Gehiegi, lerro hauetara ekartzeko. Aparte apuntatu ditut, horietan sakontzeko