Alex (e)k Julen Belamuno(r)en Iragan atergabea liburuaren kritika egin du
Denbora aurrera etengabean...
5 izar
Harritu nau! Espektatiba guti nituen, baina izugarri gustatu zait. Narrazioak horrebeste gustatzen zitzaizkigun garaiko usaina eta erritmoa hartu diot... Sorpresa bat narrazio bakoitzean, eta istorio bereziak... Liburuaren sipnosian ezinhobe daude azalduta: Herriko kintoen artean bizirik segitzen duten azken bi lagunen artean sortzen den lehia sorra; semearen zaintza kendu zioten emakume toxikomanoak biloba topatu zuenekoa; bainuetxeko ustezko baretasunean pizturiko gorroto gorria; kondesa baten jauregiko jardinean bizi den anakoretak inguruan biltzen duen jendetza…
Uste dut ez naizela oso iraganzalea... Propio jarri behar naiz atzera begira, iraganeko kontuak gogoratzeko; eta esango nuke nostalgiarik gabe begiratzen diodalara iraganari. Beno... ez dakit. Agian nostalgia ere bada etortzen zaidana.
Gustatu zait liburuaren azala... eta harritu nau liburu barruan horren argi azalduta ikustea: "Ura geldirik ea zubia itsasontzi bat bezala ibaian gora zihoala sentituz, eta inbidarekin batera, neu ere aurrera nindoalako ilusioa nahita indartuz. Gero jiratu egin nintzen, zubiaren beste aldea joan, eta ibaian behera zihoan urari begira geratu nintzen. Orain ura zen aurrera zihoana, denboraren jario garaezina bezala, eta ni atzean geratzen ari nintzena edo atzerako zihoana, lehengo efektu edo ilusioaren guztiz kontrara"
Irakurria dut denboraren martxa hori kulturala dela... Mendebaldeko kulturan etorkizuna aurrean dugu, iragana atzean. Kultura aimaran, ordea, atzean dugu etorkizuna eta iragana aurrean. Iraganari begira ibiltzen dira.
