Itzuli

(e)k Yásnaya Aguilar(r)en Ää: Manifiestos sobre la diversidad lingüística liburuaren kritika egin du

Yásnaya Aguilar: Ää: Manifiestos sobre la diversidad lingüística (Spanish language, 2020) Baloraziorik ez

Aniztasunaren gorazarrez

Baloraziorik ez

Tarteka irakurtzen ibili naiz. Han hemen argitaratutako artikulu eta sare sozialetako edukien bilduma bat da. Jarraian irakurriz gero, errepetitiboa suerta daiteke; ez da horrela idatzia izan, eta esango nuke ezin dela horrela irakurri.

Yasnayaren ohiko gaiak ager dira: arrazismoa, indigena izatea zer den, hizkuntza-aniztasuna, mexikarren nazionalismoaren kritika... Yasnayak, han hemen, dozenaka podcast, bideo eta elkarrizketetan jardun du. Bere ibilbidea jarraitu baduzue, ez duzue liburuan gauza berri askorik aurkituko. Besteak beste, gure artean bolo-bolo dabiltzan kexkak eta proposamenak ageri dira: hizkuntza ohiturak nola aldatu, justizia linguistikoa...

Portzierto... hizkuntza guzietan bereizi ohi dira bertako hiztunak beste hizkuntzan hitz egiten dutenak, guk euskaldunen eta erdaldunen artean egiten dugun bezala. Mixe hizkuntza hitz egiten ez dutenei akäts deitzen diete (ez du euskararekin zerikusirik, baina polita da) ;-)

Apunte batzuk:

  • Hizkuntza minorizatuan hitz egitearen deskortesia, harreman-botereen araberakoa da. Ingelesez hitz egitea ez al da deskortesa?
  • Indigena kategoria tranposoa da. Literatura españolez eta literatura indigena? Indigena horren atzean unibertso oso bat dago, ez gauza homogeneo bat.
  • Ikuspegi agonikoa ere antzematen da. Hizkuntza biziberritzeko egiten duguna balio al du? Hizkuntza minorizatuan idatzitako ipuinen lehiaketa batek zer lortzen du? Beharrezkoa da ahalegin guztiak ondo lerratzea eta ondo artikulatzea... bestela egiten dugun guztia su artifizialak besterik ez dira (hitzak nereak dira, baina ideia hori antzeman diot)
  • Language awareness: kontzientzia linguistikoa. Aniztasunaren kontzientea izatetik harago, aniztasunarekin gozatu... burua eta bihotza aniztasunari irekia izatea.
  • Arrazoi asko dago hizkuntza berri bat ikasteko, baina bakarra hitz egiteari utzi nahi izateko: hiztunak sufritu duen diskriminazioa, alegia.

Badaude testu berriagoak bere blogean: elpais.com/autor/yasnaya-elena-aguilar-gil/