Itzuli

(e)k María Teresa Gallego Urrutia egilearen Ventisca irakurtzen amaitu du

María Teresa Gallego Urrutia, Marie Vingtras, Amaya García Gallego: Ventisca (Paperback, 2023, Nórdica Libros) 5 izar

Normalean ez dut erdarazko liburuen iruzkinik egiten, baina aitortu behar dut honek inpaktatu egin nauela. Bost pertsona ari dira elur ekaitz baten erdian galdu den haur baten bila. Bost istorio lazgarri dira. Bost galtzaileren istorioa: hiru pertsona on eta bi pertsona gaizto. Galtzaile izateko modu ezberdinak direla iradokitzen du eta lekutxo bat uzten dio esperantzari: pertsona onek zoriotasuna merezi dute; gaiztoak , ordea, patuak jarriko ditu bere lekuan.

Erraz, oso erraz, irakurtzen den liburua da. Bi eseraldietan amaitu dut.

Aitatasunari buruzko parrafotxo bat azpimarartu dut, esanguratsua iruditu zaidalako: "Seme-alabak izan aurretik, bizitza betea eta zirraragarria duzula uste duzu... gauza txikiak nahikoak direla zu zoriontsua izateko. Orain, pentsatzen hasia zara ze demontre izango den zure bizitza seme-alabak alde egiten dutenean; bizitzea merezi duen ezer geratzen ez denean. Izan ere, ez dago zoriontasun handiagorik seme-alabak handitzen ikustea baino; mailaz aldatzen direla ikustea, haur zalantzatiak izatetik zure erabaki txikiena ere zalantzan jartzen duten helduak izatera".