Itzuli
Josu Urrutikoetxea, Fernando Alonso Abad: Belaunaldien arteko katebegia (Paperback, Euskara language, Gara) Baloraziorik ez

Fernando Alonso kazetariak Josu Urrutikoetxearen memoria politikoak aletzen ditu, 1960ko hamarkadan ETAn sartu zenetik gaur …

Ongi. Tarte batzuk trinko samarrak iruditu zaizkit baina ongi.

Gustukoa dut "memoria bizia" esakunea. Ez dakit memoriak noiz uzten dion memoria izateari, historia bihurtzeko. Liburuak bietatik ditu: memoria eta historia. Alde horretatik interegarria: ekintzak, gogoetak eta iritziak tartekatzen ditu.... Ezagunak ez diren detaile batzuk ematen ditu han-hemenka, baina, batez, ere historioaren irakurketa propioa egiten du.

Kontu pare bat egin zait deigarri:

  • Garai bateko militantzia-moduaren kritika moduko bat antzematen da: militantziak dena betetzen zuen, ez zegoen ezer militantzia ez zenik, ez zegoen ezer (ez familia, ez lagunak, ez zaintzak...) militantziatik harago. Garai bateko lagunak harritu omen dira, han-hemenka besarkadak banatzen ikusten dutenean... lehen ez omen zen horrelakoa. Distantziak distantzia, herri mugimenduetan ere horrela zerbait bizi izan da. Militantzia-moldeak aldatu dira, neurri handi batean, feminismoaren eraginagatik. Liburuan ederki nabaritzen da... kontaketaren tonoa erabat ezberdina da hasieran eta amaieran.
  • Liburuan asko hitz egiten du negoziazio-prozesuei buruz: gatazkak dialogoaren bidez nola konpondu. Iruditzen zait horren atzean badela halako teorizazio bat, ziur aski gehiago landu beharko litzatekeena, baina interesgarria iruditu zaidana.