Aimar (e)k Iñigo Astiz Martinez(r)en Joemak eta polasak liburuaren kritika egin du
Joemak eta polasak
5 izar
Joemak eta Polasak lehen Hezkuntzako haurrengan poesiarekiko interesa pizteko liburu dibertigarria eta erakargarria dela uste dut. Kolore biziz beteriko ilustrazioek eta egunerokotasunarekin lotura duten poemek irakurle txikien arreta erraz harrapatzen dute. Testu askok jolasa eta umorea dituzte oinarri, eta horrek irakurketa esperientzia atsegin eta dibertigarria bihurtzen du. Idazlearen estilo originalak irudimena lantzen laguntzen du, eta hori baliagarria izan daiteke eskolan poesia lantzeko lehen urrats gisa.