#carvalhoeuskadin

See tagged statuses in the local Paperjale.eus community

commented on Carvalho Euskadin by Jon Alonso Fourcade (Narratiba Susa, #148)

Jon Alonso Fourcade: Carvalho Euskadin (Paperback, Euskara language, Susa) 4 stars

Iruñea, 2016. Gobernu autonomiko berriak goi mailako kultur jardunaldi bat antolatu du, eta Sanchez Godin …

Ondo pasatzen najabilk. 😄 Beste kritika batzuetan irakorri doten modura, liburuan lehen erdixian erritmua poliki joiak, testuingurua kokatzen. Baiña erdittik aurrera, eszenarixua osorik jagok eta goittibehera karreran lez goiaz, Euskal Kakatzan behera. Ezin irakortziari laga! #CarvalhoEuskadin

Jon Alonso Fourcade: Carvalho Euskadin (Paperback, Euskara language, Susa) 4 stars

Iruñea, 2016. Gobernu autonomiko berriak goi mailako kultur jardunaldi bat antolatu du, eta Sanchez Godin …

Bi eleberri baten prezioan

5 stars

Bi idazle deskubritu ditut #CarvalhoEuskadin liburuari esker. Batetik Jon Alonso, liburuaren hasiera eta bukaera hartzen dituen istorioaren egilea. Bestetik, liburuaren kontakizun nagusiaren protagonista den Carvalho detektibearen jatorrizko istorioen idazlea: Manuel Vázquez Montalbán. Bi zatiekin gozatu dut, baina bereziki Carvalhoren ibilerekin. Beste hainbat liburuk bezala egileen lan gehiago irakurtzeko gogoarekin utzi nau. Ea denbora hartzen dudan.

Posible ote da dauden idazketa-errejistro nabarmen ezberdinetan, Alonso idazleak "bere" zatia nahita astundu izana, MontalbanFakearen mesedetan? 😀 Zeren eta, zati hori oso ona iruditzen zait. Distantzia laburrak, pausak, zinismoa... Pepe Carvalhoren nobelak irakurtzeko gogoa sartzen ari zait, horrelakoak badira gustatuko zaizkit-eta!