Bally Bagayoko Saint Deniseko auzapez berria agurtu eta zoriontzeko aukera berezia izan dugu gaur.
PSko aurreko alkatea gainditu du LFIko hautagaiak lehen itzulian, herri langilearen babes handia lortuz.
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Bally Bagayoko Saint Deniseko auzapez berria agurtu eta zoriontzeko aukera berezia izan dugu gaur.
PSko aurreko alkatea gainditu du LFIko hautagaiak lehen itzulian, herri langilearen babes handia lortuz.
Bally Bagayoko Commune Nouvelle de Saint Denis hiriko auzapez kargua hartu berrietan.
https://fr.wikipedia.org/wiki/Bally_Bagayoko
Saint-Denisera Iritsi eta bozken %50,77arekin lehen itzulia alkatetza lortu duen Bally Bagayoko (LFI - Ensemble, retrouvons l'Espoir) auzapezaren kargu hartzearekin topo egin dugu.
https://www.lemonde.fr/resultats-municipales-2026/saint-denis-93066/
Barruan hautetsiak eta kanpoan udaberriko eguzkitan pantaila eta herritarrak. Diskurtsoetan langile herriaren aniztasuna, feminismoa, klima aldaketari aurre egitea eta komunalismo berri baten aldarrikapena.
Ni ere txaloka 😂
#Bidean #SaintDenis #Paris #LFI #BallyBagayoko ##HerrikoBozak
Ezagutzen nauenak, badaki kanalak eta esklusak direla munduan gehien gustatzen zaidan gauzetako bat.
Parisen Ourq kanalaren berri nuen, literatura erreferentziengatik, baina ez nintzen kontziente hirigintza sarean duen garrantziaz.
Bastille-Sena lotura eta tunela, San Martin kanala eta esklusak eta La Villeteko portua ezagutzea plazera izan da.
sacre cœur erreakzioaren omenez eraikitako monumentu bat izateaz gain, eraso estetikoa iruditzen zait.
Udaberriari ongi etorria emateko toki berezia aukeratu dugu, Buttes Chaumont parkea:
https://fr.wikipedia.org/wiki/Parc_des_Buttes-Chaumont
Historia luzea duen tokia, zabortegia, harrobia, exekuzio gunea, Parisko Komunaren gotorleku, eta XIX. mende amaieratik estilo ingeleseko parkea izan da.
#PariskoKomuna|ri buruz irakurri dugunontzat ezinbesteko bisita, aste odoltsuan bertan hil zituzten ehunka, ez bada milaka, 'communard.e'.
Ederra dago udaberri hasieran.
Kopistegia, baita Sorbonan ere.
Egia esan unibertsitatearen eraikin nagusiaren parean dauden negozio, erakunde eta lokalen zerrendak, denborapasarako aukera polita ematen du, baina kuriosoa egin zait hobekien kokatua dagoena kopistegia izatea. Alde.
Idoia izeneko 'boulangerie' obradore bat dugu etxe aurrean, eta goizero bertan erosten ditugu gosaltzekoak. Dena oso ona egia esan. Ezpeletako piperra ere badute, noski 😊
https://annuaire-entreprises.data.gouv.fr/entreprise/idoia-idoia-904975539
Ufa! Siesta bikaina Luxenbourg (Senatuaren) lorategietan. Aulkiak disputatuak zeuden, baina behin lortuta ondo probestu ditugu #LuxuKomunala
Etxekoek argazkia ere egin didate...
Etxera bueltan irudi hau ikusi dugu auzoko kale batean. Uste dut Louise Michelekin amestuko dudala gaur gauean, ze ondo.
Martxoaren 18an ez dugu aurkitu #PariskoKomuna|ren altxamendua gogoratzeko ekitaldi askorik. Zorionez, @LibertaliaLivre argitaletxeko kideen Mastodoneko kontuari esker jakin dugu @AmiesetAmisdelaCommunedeParis elkarteak oroitzapen kantaldia antolatua zuela, eta Montmartrera igo gara, abestuz ospatzera.
Ederra izan da, 'Le temps des cerises', 'Internazionala', 'La semaine sanglante' eta zerrenda luzea entzutea.
Vive la Commune!
Martxoaren 18 batean Sacre Cœur erreakzionarioari omenaldia.
Gora Komuna!
Martxoak 18 da eta Parisen gaude etxeko denak. Betiko asmoa izan dut egun honekin hemen egon eta #PariskoKomuna gertatu zen tokietan gogoratu eta omentzekoa. Egunean zehar aipatuko ditut batzuk.
Adibidez, ea noiz botatzen dugun berriro eta behin betiko Vendôme plazako zutabe inperialista, zapaltzaile eta handiuste hau.
Vive la Commune!
Bele bat Metroaren zain
#Bidean #Metro #kuriositateak #Paris
Bukinista* bati, Sena ibaiko kaietako postuetan bigarren eskuko liburuak saltzen dituztenak, Deleuzeren eta Guattariren 'Rhizome' liburuaren Minuit argitaletxeko lehen edizioa erosi diot. 10 euro. Pagotxa fetitxista.
+ @Talaioskoop liburutegian egongo da.
+ @teketen|i gustatuko zaio erosketa.
+ *Bukinista @euwikipedia|n: https://eu.wikipedia.org/wiki/Bouquiniste
+ Interneten begiratu dut eta liburu hau ondo ordaintzen da.
+ Sanchez-Ostiz bidez ezagutu nuen kirol hau.
#Bidean #Paris #Liburuak #flâneurgintza