Jaio, bageta erosi, hil.
#bidean
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Bi albo erraldoi hauek 1792an landatu zituzten, Errepublikaren plaza berrian, Abadiaren aurrean, Caunas de Menerbés herrian.
Danton da hemengoa eta Robespierre hangoa. Bai, izena dute, eta #OSM mapan jasota daude.
https://www.openstreetmap.org/?#map=19/43.326031/2
#Bidean #Okzitania #CaunasDeMenerbes #Flaneurgintza #Zuhaitzak #Danton #Robespierre
Gaur aragonitoa ikusi dugu kopuru handi eta kolore ederretan Cabrespina kobazulo handian:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Aragonito
Batzuk ilunabarrekin emozionatzean dira, ni Canal du Midi eta dituen detaile zoragarriekin.
Gaur Trebes kanpoaldean Kanalak Orbiel ibaia gainditzeko daukan kanal-zubi ederrean egon gara (berriro). Vaubanen diseinua jarraituz eraiki zen, eta kanalean gora paseo txiki ederra eginda iristen da bertara.
#Bidean #Okzitania #CanalDuMidi #KanalakEtaEsklusak #GagarinAstea
Orbiel ibaiaren gaineko Midi kanalaren zubia
https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AOrbiel_ibaiaren_gaineko_Midi_kanalaren_zubia.jpg
Euskararen* presentzia historikoaren mugetan, baina mozkin oparoa emana duen tokiko restopean, Sent Bertran de Comenge.
Merkataritzaren mugak beti dira zabalagoak.
Frantzian Euskal Herrikoa naizela esaten dudan aldiro Herbeheretakoa naizela ulertzen dute.
Hori da nire frantses mailaren muga 😅
Okzitaniara bidean, soinu banda:
COCANHA - Que son aüros (Vidèo Oficiala)
https://www.youtube.com/watch?v=CDzw1HpjYp0
Louise Michel, agur eta ohore!🥀
#Bidean #LouiseMichel #GerezienDenbora #KrabelinGorriak
Egunotan Pariseko teilatuetako buhardilei begira asko gogoratu naiz gure amaz, bertara etorri baitzen lanera 14 urte (!) zituela.
Familia burges baten zerbitzu arduradunaren haurren zaintzaile moduan etorri zen, berez Getarian lan egin behar zuen, baina familia hark Parisera joan behar izan zuen planak aldatuta.
Beti dio asko ikasi zuela, beti ondo zaindu zutela, baina oso bakarrik sentitu zela. Euskal Herrira itzultzean fabrikan lanean hasi zen.
#Bidean #Paris #Lana
Jean Jaures hil zuten jatetxeak Croissant izena du, Rue du Croissant kalean dagoelako.
Ilgoropileko hilketa erreakzionarioak XX.mendeko Frantzian eragin handia izan zuen, eta besteak beste #GerraHandia izan zen basakeria hura erraztu zuen.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Jean_Jaur%C3%A8s?wprov=sfla1
CC/ @joxe
'Paris'
Izaroren abestia okasiorako moldatua, eta Kontari-Landarbaso abesbatzak Asnieres sur Seineko kontserbatorioko aretoan abestua.
#Bidean #AsnieresSurSeine #Landarbaso #Kontari #Musika #Paris #Izaro
Krabelin gorriak jarri dizkiegu Louise Michel eta Maurice Ravel erreferente estimatuei Levallois-Perret hilerrian.
https://fr.wikipedia.org/wiki/Cimeti%C3%A8re_de_Levallois-Perret
Atzo Asnieres sur Seinen seme-alabek eman zuten kontzertuaren aurretik, metroko bi geltoki aurretik gelditu, postu batean klabelinak erosi eta errespetuzko bisita egin genien etxekoen panteoi komuneko kideei.
Agur eta ohore!
#Bidean #Paris #LevalloisPerret #MauriceRavel #LouiseMichel #GerezienDenbora🍒
Gure Eneko eta Iratik kontzertu bikaina eman dute Kontari-Landarbaso abesbatzako lagunekin Asnieres-sur-Seine hirian, Paris ondoan.
Publikoa oso pozik ikusi dugu emanaldiarekin, hori esan digute amaieran.
Hau izan da azken astea Parisen egon izanaren aitzakia eta arrazoietako bat 😊, bestea ia badakizue, #GerezienDenbora🍒