#bidean

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

Beleville auzotik jeitsi garenean @garunaborbor lagunak gomendatutako Maison des Métallos kulturgunetik pasa gara, historia sindikalista eta kultural indartsuko gunea:
https://www.maisondesmetallos.paris/

Igandean @LibertaliaLivre argitaletxearen liburudenda topatu dugu irekita, egunotan ekarri gaituen Gaiaren inguruko aukera ederrarekin. Bereziki aipatzekoa argitaletxearen katalogo propioa:
https://www.editionslibertalia.com/

Komunaren tarot bat ere eskuratu dugu!
🍒

Etxera bidean Argelers de la Marenda (aka Argeles-sur-mer) ondotik pasa behar genuenez, bertan frantziar estatuak milaka antifaxistentzat ezarri zuen konzentrazio esparru lotsagarria eta kriminala non egon zen ikustea proposatu nien etxekoei:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Argel%C3%A8s-sur-Mer_kontzentrazio-esparrua

Negar egin nuen, gertatu zena gogoratzeak sortutako emozioagatik, memoria gune xumeagatik, eta aitortzaren duintasun faltagatik. HONTE ÉTERNELLE, france!

Oroimena eta aitortza erbesteratu guztiei!